2022ko Bazkidetza kanpaina!
Zuen betiko sustenguari esker, ENARGIA-k bere apustua lortu du prezioen atxikitzeko tarifa arautuaren heinean bere iraunkortasuna zalantzan ezarri gabe.
Energiaren krisia testuingurua ikusirik, zinez harro senditzen gira performantzia horretaz. Alabaina, energiaren merkatuak izugarrizko gorakadak jasan ditu azken urte honetan eta honek gure ber aktibitateko enpresa batzu zailtasunetan ezarri ditu.
Ber helburua 2023-rako!
Heldu den urtearentzat, gure helburua berdina egoten da: tarifen gorakadak mugatu gobernuak emandako prezioetan oinarrituz. Horren lortzeko, gure kooperatiba obligatua da anitz diruren imobilizatzea gure tamaina ttipia baita eta hori arrisku faktore bat bezala ikusia baita gure partaide batzuengandik, halanola energia ekoizle eta bankuengandik, nahiz eta jadanik froga egin dugun gure modeloaren sendotatsunaz eta gure kudeaketaren zorroztasunaz.
Logikoki, horrek gure enpresaren diru eskuragarria azkarki inpaktatzen du eta gure eguneroko funtzionamendua konplikatzen. Ondorioz, gure kapitala handitzea baitezpadakoa da.
Milioi bateko kapitalari buruz!
Ondorioz, gure helburua ahal bezain fite milioi bat euroko kapitalaren gainditzea da.
Horren lortzeko, 300 000 € eskuratu behar ditugu. Beraz zuengana berriz etortzen gira zuen sustengua ezinbestekoa baitugu helburu honen lortzeko !
Beraz ez duda ENARGIA-ren kapitalean parteak hartzea eta parteen harraraztea ⚡
%25 zerga apaltzea
Zergak ordaintzen badituzu, jakin ezazu ENARGIAren kapitalaren parteak hartuz inbertitu duzun zamarengain %25ko zerga apaltzea baliatzen ahal duzula (hau da 25€ko zerga murrizketa 100€ inbertitzen badituzu). Heldu den urtean zerga murrizketa hori %18-ra jautsi behar litaike. Ondorioz orain da momentua hortaz baliatzeko !
Suskripzio guziak ongi etorriak dira! ENARGIAren kapital hartze guziak beharrezkoak eta garrantzitsuak dira.
__
Fakturaren bitartez bazkide bihurtu!
Gure kooperatibaren diru ahalmenak handitu nahi dituzu bazkide izanez baina pagamendua mailakatu nahi duzu? Orain posible da zure argindar fakturari esker!
Bazkidetza, 10 diru atxikitzeren bitartez ordaindua izanen da 2023ko urtarriletik goiti (fresik gabe).
ENARGIA gure kooperatiba da! Milesker zure sustengu zintzoaren gatik.