Enargiaren eskaintza
Enargiari esker, %100ean berriztagarri den eta ahal bezain tokikoa den argindar bat erosi ezazu. Geroan dugun helburuan: tokiko ekoizpena garatzea tokiko argindar beharra estaltzeko gisan.
Enargiaren bezero izatea oso erraza da!
Gure eskaintzari lotzeko formularioa bete behar duzu eta zure opzioa hautatu: hau da oinarrizkoa edo ordu oso eta hutsena. Ondotik, beharrezkoak diren desmartxa administratibo guziak Enargiak ditu eginen.
Zure izen ematea erraztuko egiteko, hartu :
- zure oraingo elektrizitate faktura bat, zure PDL (Point De Livraison) zenbakia, kontagailuaren potentzia (kVA) eta zure eskaintza (Oinarrizko edo Ordu osoak / Ordu apalak) ukaiteko
- zure banku datuak (RIB)
- eguneko kontagailuaren erreleboa
Ez. Gure harpidetzari lotzeko inprimakia bete behar duzu bakarrik eta jaso eta Enargiak du orain arte duzun kontratua deuseztatuko.
Ez da argindar mozturarik, ezta interbentzio teknikorik izanen zure kontagailuan Enedisek, garraio sarearen arduradunak, kudeatzen segituko baitu.
Gurekin harremanetan sartu zaitez lehenbailehen 05.54.81.00.82 deituz edo info@enargia.eus -era idatziz. Hain zuzen ere kasu batzuetan kontagailua moztua izan daiteke eta argindarra emateko posible da ENEDISen interbentzio tekniko baten beharra izatea. Hortarako, egoera aitzinetik ikusi behar dugu.
Bai. Noiznahi, Enargiaren kontratua deuseztatzen ahal duzu eta hori fresurik gabe.
Argindarraren trazabilitatea finantzarioa da ez fisikoa. Enargiak segurtatzen dizu bere bezeroek kontsumitzen duten energia kopurua energia berriztagarri gisan injektatzen duela garraio sarean.
Hola, zuen fakturan idatzia den bezala, segur zarete zuen dirua erabilia dela energia berriztagarrietan, kooperatibaren ekoizleak ordaintzeko.
Ez. Ez da argindar mozketarik, ezta interbentzio teknikorik izanen zure kontagailuan.
Horrezgain, jakin ezazu, Enedis garraio sarearen arduradunak, bere eskaintza herritar eta argindar hornitzaile guzieri ber maneran proposatu behar duela. Ondorioz, izan Enargiaren bezero edo beste hornitzaile batena (hala nola hornitzaile historikoa) ber maneran tratatua izanen zira.
Enargiaren eskaintzari suskribatzeko, zure banatze pundua (PDL point de livraison) eman behar diguzu. Zure egoitza manera berdingabean identifikatzen duen 14 zenbakiz osaturiko erreferentzia da.
Nun atseman dezakezu? Direktuki zure azken argindar fakturan, usaian zure kontratuaren ezagugarriak biltzen dituen laukian.
Ez duzu aurkitzen? Atseman dezakezu:
- zure egoitzaren jabeak, lehengo erabiltzaileak edo agentziak emanik
- edo lehengo erabiltzailearen izena guri emanez
- edo zure kontagailuaren erenferentziak guri emanez
"PRM" izendatua Linky kontagailuetan eta "RAE" aktibitate profezional bati lotua den kontagailu batean.
Bai, Enargiak proposatzen duen eskaintzaren bidez ordu oso et hutsen opzioa atxikitzeko eta hautatzeko eskubidea eskaintzen dizu. Ordu oso eta hutsen ordutegiak Enedis, sarearen kudeatzaileak ditu finkatzen.
1 Opzioa: baduzu jadanik ordu oso eta hutsen opzioa
Enargiaren eskaintzari suskribatzen baduzu opzio horrekin, dituzun ordutegiak mantenduak dira.
2 Opzioa: ez duzu ordu oso eta hutsen opzioa
Enargiaren ordu oso eta hutsen eskaintza ukatea erabakitzen baduzu ENARGIAk ordutegiak zehaztuko dizkizu ENEDISek definitu eta.
Ez, ordu horiek ENEDIS banaketa sarearen arduradunak finkatzen ditu herrika eta auzoka. Berdinak dira edozein hornitzailerentzat.
Ez dakizu kontagailuaren auto erreleboa egiten? Hemen klik egin.
Etxe berri eraikitzerakoak edo obrak egiterakoan, kontagailu berezi bat ezartzen da obra-kontagailua (compteur de chantier). Horren beharra baldin baduzu ENARGIA hor da urratsez urrats zure proiektuaren argindar beharra gauzatzeko. Gurekin harremanetan sar zaitez telefonoz edo e-mailez eta urrats guziak azalduko dizkizugu.
Zure etxea, lokala… lotu nahi duzu sare elektrikoari? Esplikatzen dizkizugu etapa garrantzitsuenak.
1. Saretze eskaera egin behar duzue ENEDIS-eri, banaketa sarearen arduraduna,
2. ENEDIS-ek transmitituko dizue saretzearen proposamen bat debisa eta lanen deskribapen tekniko batetaz osatua, baieztatzekoa zuen aldetik,
3. Ondotik teknikalariak etorriko dira saretze lanen egitera. Kondatu 2 hilabeteko epe bat saretze sinple batentzat, 6 hilabete arte joaiten ahal dena saretzeak banaketa sare publikoaren handitze bat inplikatzen baldin badu,
4. Lanak bukatu eta gero, zuen instalazio elektrikoaren konformitate agiri bat beharko duzue egin, “consuel” deitua. Zuen elektrikalariari da agiri horren osatzea eta baieztatzea. Agiri hau ENEDIS-eko teknikalariari transmititu beharko da kontagailuaren martxan ezartze definitiboa egitean,
5. Gure elektrizitate hornikuntza eskaintzari harpidetzen zirezte kontratu berri batentzat,
6. ENARGIA-ko taldeak zuekin hitzordu bat planifikatzen du zuen kontagailu berria martxan ezartzeko, 10 egun barne egina izanen dena.
Eta zure kontagailu tenporarioa kentzeko?
Eskaera bat egin beharko duzue ENEDIS-eri horrentzat ere, ahantzi gabe zehaztea zuen kontagailu temporario horren PDL zenbakia (Point de Livraison).
>>ENEDIS saretzearen kontaktua :
- partikular : 09.70.83.19.70
- profesional : 09.70.83.29.70
Bai. Bi kontratuak desberdinak eta independenteak dira. Ez da arazorik argindar eroste kontratu bat hornitzaile batekin ukatea eta ekoiztutako argindar saltze kontratu bat ukatea beste hornitzaile batekin.
Kooperatibaren bazkide izatea ez da beharrezkoa Enargiaren eskaintzaz baliatzeko eta bezero izateko. Baina, sortzen ari giren herritar desmartxan, lurraldearen eraldaketa energetikoan eta kooperatibaren garapenan parte hartze handiago bat emateko aukera da.
Enargiaren bezero
Zure kontratua aktibatzean, zure erabiltzaile izena igorri dizugu emailez. Ez duzu errezibitu? Begiratu zure mezu baztergarrietan, edo gurekin harremanetan sartu zaitez 05.54.81.00.82 zenbakira deituz edo info@enargia.eus helbidera idatziz laguntza galdetzeko.
-
ENARGIAn hainbat harpidetza dituzu ?
Horra nola egin behar duzun zure bezero gunean zure kontratu guziak ikusteko.
Zure faktura eta datu pertsonala guziak zure bezero gunean atseman ditzakezu noiznahi.
Fakturak hilero izanen dira. Zure kontsumoa deklaratzen baduzu, faktura egiazko kontsumoarengain egina izanen da. Ez bada egina, estimazio baten gainean egina izanen da, jakinez Enedisek zure kontsumoaren estimazio bat transmititzen digula.
Horrezgain hilero ber zama ordaintzeko aukera baduzu ere. Zama hori zure urteko kuntsumoaren arabera kalkulatua da. Praktikan, 10 hilabetez ber zamako diru hartzea eginen dugu. Epe hori pasa eta, erregularizazio faktura bat igorriko dizugu helduden urteko ordainketa egutegi berriarekin batera.
Hilabete bukaeraro, zure kontsumoa deklaratzen ahal duzu zure bezero gunean. Horren bidez, egiazko kontsumoa fakturaraziko dizugu.
Linky kontagailu bat baldin baduzu, Enedisek kontsumo datuak automatikoki emanen dizkigute.
Ez dakizu kontagailuaren auto erreleboa egiten? Hemen klik egin.
Hemen esplikatzen dizugu nola egin zure auto-erreleboa zure kontagailuaren arabera.
Zure auto-erreleboa adierazteko, zure bezero gunean konekta zaitez, « Relèves » erlaitzean eta aginduak segitu!
Zure auto erreleboa sartu berri duzu bezero gunean eta blokatua izan zira? Arazo hauengatik izaten ahal da:
- ezarri duzun datua azken aldian sartu zenuenarekiko zentzugabekoa da, adibidez apalagoa,
- ordu oso eta hutsen eskaintzan bazira, begira ezazu ez dituzula bi datuak nahasi,
- zure kontagailua zure auzokoaren ondoan bada, kasu egizu zure kontagailuaren datuak hartzea eta ez auzokoarenak 😉
Egoera desblokatzeko edo informazio gehiago ukateko gurekin harremanetan sar zaitez 05.54.81.00.82 edo info@enargia.eus bidez.
Ordainketa modu guzien bitartez, jakinez Enargiak diru hartzeak lehenesten dituela.
Zati bat eusko numerikoz ordaintzen ahalko da zerbitzua aktiboa izanen delarik (Euskal Monetarekin garapen teknikoak egiten ditugu zerbitzu hau proposatzeko gisan).
Bai, hortarako zure energia txekea igorri behar diguzu helbide horretara:
ENARGIA - 28 Lormand karrika, 64100 Baiona.
Mementuko ezin dituzue desmartxa horiek linean egin (https://chequeenergie.gouv.fr/)
Nork erabilitzen ahal ditu energia txekeak?
Energia txekeak urtero Agence de services et de paiement (ASP)-ek zabaltzen ditu famili ezberdinei haien mozkinen arabera.
> Jakin nahi duzu txeke bat lortzen ahal duzun edo ez. Hemen klik egin.
Zure hilabetekako ordainketa zure urteko kontsumoaren arabera egina da. Aldatu nahi baldin baduzu, eskaera zure bezero gunetik egiten ahal duzu, « Services » erlaitzean klikatuz « mode de paiement ».
Ez duda ENARGIAko taldea kontaktatzea elgarrekin pundua egiteko, 05.54.81.00.82 telefono zenbakira deituz.
Kontsumo errealean oinarritutako ordainketaren hautua egin duzu eta hilabeteko ordainketa finkora pasa nahi duzu?
Eskaera zure bezero gunetik egiten ahal duzu, « Services » erlaitzean klikatuz, « mode de paiement » edo jarri gurekin harremanetan zuzenean.
Alderantzizko kasuan, kontsumo errealean oinarritutako ordainketara pasa nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan 05.54.81.00.82 telefono zenbakira deituz edo info@enargia.eus helbide elektronikora idatziz.
Horretarako, joan zure bezero gunera, « Services » erlaitzean klikatuz, « changer de RIB ».
SEPA agindu berri bat errezibituko duzu, berriz igorri beharko diguzuna beterik eta izenpeturik.
*Kasu: zure faktura edo hilabetekako ordainketa jadanik argitaratua baldin bada, diru hartzea zure lehengo kontuan hartua izanen da.*
Zure faktura hiru zatiz osatua da:
- hornitzaile zatia, Enargiaren jarduera ordaintzen duen zati bakarra
- garraioaren/banatzearen zatia, Enargiak biltzen duen zama Enedisentzat
- zergen zatia, Enargiak biltzen duen zama administrazio ezberdinentzat
Faktura baten ezaugarri guziak zer diren jakin nahi duzu? Enargiak faktura azaltzen duen dokumentu bat linean ematen du. Irakurtzeko hemendik da.
ENEDISek, banaketa sarearen kudeatzaileak, eskaintza aldaketa urtean behin egitea ahalbidetzen du. Aldiz, potentzia aldaketa noiznahi eskatzen ahal duzu.
Bi kasuetan, gurekin harremanetan jar zaitez 05.54.81.00.82 telefono zenbakira deituz edo info@enargia.eus helbide elektronikora idatziz. Ondotik, ENEDISek aplikatzen dituen aukerak eta prezioak adieraziko dizkizugu (zure eskaeraren arabera), eta elgarrekin aldaketa(k) programatuko d(it)ugu.
Etxe aldaketa baten kasuan, duzun kontratua deuseztatu behar duzu eta kontratu berri bati harpidetu etxe berriarentzat. Ipar Euskal Herrian bizitzen segitzen baduzu Enargiak plazer handi batekin hornitzen segituko zaitu.
Zure ezeztatze eskaera egin dezakezu bezero gunearen bitartez edo gurekin harremanetan sartuz mezu elektroniko bat igorriz info@enargia.eus helbidera datu hauek emanez:
- kontratuan agertzen den izen eta abizena
- kontratuan den helbide zehatza
- zuen kontratua deuseztatzeko data
- kontagailuaren datuak deuseztatzeko datan
- zure helbide berria
Zure datuak aldatzeko eskaera noiznahi egiten ahal duzu,
- zure bezero gunetik, « Services » erlaitzean klikatuz, « modifier mes coordonnées edo demande administratives ».
- edo info@enargia.eus helbide elektronikora idatziz.
Bai, hortarako kontratu berri bati suskribatu beharko du, banatze zenbaki (PDL point de livraison) berdinarekin.
Larrialdi kasu batean, Enedis, sarearen arduradunarekin harremanetan sartu behar zira. Deitu 09 72 67 50 64 (urririk den zerbitzua + dei baten prezioa).
Enedisek ditu operazio hauek kudeatzen:
- tentsio apal eta ertaineko argindar lineak instalatzen eta haien mantenamendua egiten
- argindar sarearen eguneratzea eta modernizazio egiten
- sarearen matenamendua eta konponketa egiten 24o/24 hondamendi natural baten kasuan
- sarearen harremena da argindar hornitzale guzientzat, banatze punduen kontagailuen sarbidea emanez
- argindar hornitzaileek diote mandatua ematen kontagailuen gainean edozein interbentzio egiteko: idekitzea, hestea, indarraren aldaketa.
Soilik Enedisen langileak eta Enedisek baimentzen dituen kolaboratzaileak onartuak dira zure kontagailua manipulatzeko eta sarea ukitzeko.
Baduzue aukera herrika diren korronte mozteen segitzeko https://coupures.enedis.fr/ webgunetik.
Ohartu egin zira zure kontagailua ez dela untsa martxan edo ez dela pizten (pantaila beltza adb)?
Gurekin harremanetan sar zaitez 05.54.81.00.82ra deituz edo info@enargia.eus helbidera idatziz eta ENEDISekin zure kontagailuaren kontrola programatuko dugu.
Anartean, zure usaiazko kontsumoa kondutan hartuko dugu azken hilabeteko kontsumoa estimatzeko.
ENARGIAren bazkideak
Interes kolektiboko kooperatiba estatuaren bitartez, bezeroak, izan partikular edo profesionalak, kooperatibaren bazkide bihurtzeko baimena dute bi parte hartuz gutienez (=50€/partea).
Bazkide izateak segurtatzen du:
- tokiko herritar proiektu batean inplikatzea
- lurraldearen eraldaketa energetikoaren aktore bihurtzea
- kooperatibaren erababakietan demokratikoki parte hartzea eta administrazio kontseilua izendatzea
- zure burua aurkezten ahal duzula administratzaile postu batentzat
- ariketa batek benefizio bat agertarazten badu, ordainketa bat emana izaten ahal da kapital parteen jabeeri.
Bai, zure zergak Frantzian ordaintzen badituzu. Enargiari bazkidetzeak, inbertitutako zamaren %18ko zerga erreduzioaz baliatzeko eskubidea ematen dizu (muga 9000€koa da ezkongabe batentzat eta 18 000€koa bikote batentzat).
Garrantzitsua: Abantaila hortaz aprobetxatzeko, kapital zati horiek zazpi urtez atxiki behar dituzu suskripzioaren ondotik (abenduaren 31 arte). Epe hori bost urtetara murriztua da kapital zati horiek beste norbeti salduak badira.
> Mozkin aitorpena
Zure bazkidetza egiteko garaian zerga apaltzeaz aprobetxatzeko eskaera egin baldin baduzu orduan apirilan zerga ageri bat igorriko dizugu zerga aitorpena egiteko.
Zure bazkide gunean atsematen ahal duzuna ere bai.
Zuen bazkidetza lortu eta ordainketa ukan eta, zuen suskripzioa baieztatzen duen ageri bat igorriko dizugu. Hortan zenbat parte dituzun idatzia izanen da.
Zure bazkide datu guziak zure bazkide gunean dira.
Biltzar nagusi garaian, zure konbokazioari erantzuteko eta bozkatzeko aukera ukanen duzu.
Ohizko biltzar nagusiak ekainan izanen dira.
Enargiaren egungo gertakariek inposatzen badute, beste biltzar nagusi batzu antolatuak izanen dira urtean zehar.
Beste galderarik?
Harreman inprimakia bete ezazu.