ENARGIA, argindar merkatuaren aktore ofiziala
Gure aktibitatearen sektoreak aktore ezberdinak biltzen ditu, hauetan hiru nagusi dira:
ekoizlea, banatzailea, hornitzailea.
> 2019ko uztailaren 1etik, ENARGIA ofizialki argindar hornitzaile bat da.
Argindar hornitzaile izateko ministeritzaren baimena
Argindar hornitzaile guziak bezala, ENARGIA, transizio ekologikoaren eta solidarioaren ministeritzarekin harremanetan sartu da bere jarduera proposatzeko baimena lortzeko. ENARGIAk baimen hori 2019ko apirilaren 24an lortu du ministeritza ordenantza baten bitartez maitzaren 10ean argitaratua izan dena egunkari ofizialan. ("Arrêté autorisant l'exercice de l'activité d'achat d'électricité pour revente aux clients finals et aux gestionnaires de réseaux pour leurs pertes").
Baimen hori, baitezpadakoa da gure ofizioa jarduntzeko eta horren bitartez argindar sarearen kudeatzaileak erreferentziatu gaitu argindar hornitzaile gisa.
ENEDIS, argindar sare publikoaren arduraduna
Gure lurraldean, ENEDIS da argindar sare publikoaren arduradun bakarra eta ber kalitatezko eskaintza proposatzen du argindar honitzaile guzieri.
Orduan, gure argindar ekoizleei argindarra erosi eta horiek argindar sare publikoan injektatzen dute. Injektatzen duten bolumena %100an berriztagarria da eta gure bezeroek kontsumitzen duten bolumena estaltzen du.
ENEDIS, argindar sare publikoaren arduradun bakarra denez, arazo bat edo larrialdi bat baldin bada haiekin sartu behar zirete harremanetan.
Hortarako, deitu 09 72 67 50 64 zenbakira (urririk den zerbitzua + dei baten prezioa).