4 proiektu fotovoltaikorentzat diru altxatzea
I-ENER Euskal Herriko energia berriztagarri ekoizleak 4 instalazio fotovoltaikoren obrak hasiko ditu 2021eko urte bukaera huntan!
- Jatsuko Trinketan
- Azkaineko Lanazia Mindegian
- Baionako Jean Moulin eskolan
- Baionako Aristide Briand eskolan
Deskubritu eta sustengatu proiektuak
Bilkura publikoak
I-ENERek gomitatzen zaitu informaziozko bi bilkura publikoetara:
- Azaroaren 4an atseko 7etan: Azkaineko Lanazia egoitzan
- Azaroaren 22an atseko 7etan: Jatsuko Polikiroldegian
⚡ Kopuruan etorri!
Baionako Jean Moulin eta Aristide Briand eskolako proiektuen estrenak antolatuak izanen dira, publikoari idekiak erebai. Horrez gain, energiari buruzko ateliera pedagogikoak proposatuak izanen dira eskolako ikasleei.
Sustenga ditzagun proiektuak!
I-ENERek herritar inbertsio deialdi berri bat abiarazten du. Helburua? 100 000€ biltzea proiektu hauen sustengatzeko, baita ere energia berriztagarrien eta tokiko garapenaren alde egiten dituen akzioak!
Gaur egun zertan da I-ENER:
- 16 zentral fotovoltaiko
- 540 akziodun
- 480 000€ko kapitala
Gure xede amankomuna: energia berriztagarri ekoizpen guneak elgarrekin garatzea bihar haietarik baizik hornituak izan gaiten ENARGIA-ren bitartez, sortuz honela energiaren zirkuito labur eta berde bat gure lurraldean.