cljinqkre009ir9r89doump9q-illustration-parrainage-site-07-23

Babes emate eskaintza urtebetetzearen kari! 40€ partekatzekoak

2023-07-01

Gaur ENARGIAren eskaintzaren abiatzearen 4. urtemuga ospatzen dugu 🥳 Horren kari, uztaila osoan babes emate operazio bat abiatzen dugu eta 40€ partekatzekoak izanen dira: 20€ zuretzat eta 20€ babestua izanen denarentzat!

5 arrazoi ENARGIArekin bat egiteko

⚡️ Gure argindarra %100ean berriztagarria da.

🤝 Gure lurraldearen transizio energetikoaren aktore bat naiz.

💡 Prezioak gardenak eta transparenteak dira. Argindar prezio arauditueen mailan kokatzen da gure eskaintza (TRVe) mementu hauetan marka horri konparatuz merkeago gira.

☎️ Gure harpidedunen zerbitzua Azkainen kokatua eta kalitatezkoa da. Gurekin, ez duzu 45 minutu itxaron behar norbaitekin hitz egiteko.

😎 Harpidetza hartzeko 5 minutuz egina da, engaiamendurik eta fresurik gabe!

Partikularren kontratua hartzen dut Profesionalen kontratua hartzen dut

🤔 Babes emateak nola funtzionatzen du?
Erraza da, zure babesle kodea igor ezazu zure ingurukoei erranez harpidetza egiterakoan kodea ezarri beharko dutela. Harpidetza aktiboa izanen delarik, babesleak eta babestua denak 20€ jasoko dituzte haien fakturan.

 

Eskaintzaren baldintzak:

Eskaintzak 2023.07.01 et 2023.07.31 artean hartuak diren kontratu berri guzientzat balio du. Harpidetza linean edo bezero zerbitzuaren bitartez egin daiteke.

Eskaintza, Ipar Euskal Herrian kokatuak diren 3 eta 36KVA indarra duten argindar punduei erreserbatua da. Hau da Euskal Hirigune Elkargoan, Eskiulan eta Jeztazen kokatuak diren punduei.

Beherakada lehen fakturan agertuko da babestua denarentzat eta ondoko fakturan babeslearentzat.

Eskaintza ez da beste sustengu operazio bati gehitzen ahal.

Kontratua engaiamendu gabekoa da baina beherakadaz aprobetxatzeko kontratua urte batez atxiki beharko da. Lehenago ezeztatzea erabakitzen baduzu beti bezala ezeztatzea urririk izanen da aldiz egin dizugun 20€ko beherakada berriz fakturatua izanen da.