Declics energia-ura erronkan parte hartu!
ENARGIA kooperatibaren helburu bat bere harpide guzien energia kontsumoa apaltzen laguntzea da lurraldearentzat ona baita eta gainera neurridun izanez ekonomiak egiten ahal direlako.
Hortarako, declics erronkan parte hartzea gonbidatzen zaitugu. Jakin ezazu, joan den urtean energia ekonomiak %15 izan direla.
2021eko abendutik 2022ko martxora, Ipar Euskal Herriko CPIE* elkarteek, Euskal Hirigune Elkargoko laguntzari esker, antolatzen dute Declics energia - ura erronkaren 6. edizioa.
Desafioa?
Ura eta energia kontsumoal %8az apaltzea, erosotasunik galdu dabe, eko-jestu sinpleekin. Ingurumenaren zaintzen parte hartzeko manera ezin hobea, familiarekin eta etxetik.
Noal pasatzen da?
Zure egunerokotasuna aztertuko duzu (argiztapena, berotzea, tresnen kudeatzea, uraren erabilpena, eta abar) eta emeki emeki erronkarentzat finkatu helburuen lortzeko usaia berriak plantan jarriko dituzu. Zure laguntzeko tailer, bisita eta topaketak proposatuak izanen zaizkizu. Ura eta energia kontsumoak apatzeko izen ematea lehenik egin dutenek Kit bat ukanen dute urririk.
Nork parte har dezake?
Erronka urririk da eta Ipar Euskal Herriko biztanle guziei idekia da, izan bakarrik, bikotean, haurrekin edo gabe, alokatzaile edo jabe. Haatik, baldintza teknikoak badira, hemen klik egin aurkituko.
Izen ematea hilabete bukaera aitzin! 👇
- Laurence Elicetche (CPIE Littoral basque) : 07.66.03.46.47 lelicetche@hendaye.com
- Laurence Goyeneche (CPIE Pays basque) : 05.59.37.47.20 defifamilles.paysbasque@cpiepaysbasque.fr
*CPIE (Centres Permanents d'Initiative pour l'Environnement).
__
2020ko zifra nagusiak
- 40 parte hartzaile
- %15eko energia ekonomia. 9000kWh orotara.
- 1.16 T C02 ren igortzea saihestua.
- 122 000 litro ur ez kontsumituak, hau da 767 bainuren baliokidea.