cjpy975my001f6ur82ln56k7p-josh-boot-177342-unsplash

Diru laguntzak elektrizitate fakturen pagatzeko

2022-09-14

Ba ote dakizu? Energia fakturak ordaitzen laguntzeko tresna ezberdinak existitzen dira. Zointzuk dira eta zein dira bakoitzaren kondizioak?

Zehaztasunak hemen:

Energia txekea (chèque énergie)

Energia txekea urtero « Agence de services et de paiement » (ASP)-ak familia guzieri bidaltzen du, zergaetxearen ikuspundutik etxeko irabazien arabera kalkulatua dena.

Laguntza hori hunkitzen ahal duzun jakin nahi duzu? Hemendik da.

Nere hauagarritsuna egiaztatu

👉 Energia txekea ukan duzu eta ENARGIAren argindar fakturarentzat erabiltzeko asmoa duzu?

Hortarako zure energia txekea igorri behar diguzu helbide horretara(*):

📍 ENARGIA - 314 Larre Lore karrika, 64310 Azkaine

Zure energia txekea jadanik erabili baduzu, zure gasa hornitzailearekin adibidez, « Attestation électricité » izeneko agiria ez ahantz igortzea halere zure txekeari lotutako babesak aktibatzeko.

> Informazio gehiago

 

*Oharra : Gobernuaren azken iragarpenen arabera, ezohiko testuinguru huntan energia txeke gehiagarriak banatuak izanen dira*

 

Bizitokiaren Elkartasun Kutxa « BEK » (Fonds de Solidarité pour le Logement)

Bizitokiaren elkartasun kutxak diru laguntzak proposatzen ditu 2 forma ezberdinetan (laguntza edo ordainketa mailegua) etxebizitzari loturiko gastuak pagatzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat.

Nola egin galdea ?

Langile sozial batekin harremanetan sartu behar da (laguntzaile soziala, ekonomia soziala eta familiarraren kontseilaria …). Herriko ekintza sozial zentroan (edo zerbitzu sozialean) aurkitzen ahal dira besteak beste, Herriko etxean.

Gehiago jakin BEK-ri buruz

Zailtasunak baldin badituzue, berriz segurta ezazue diru laguntza hunkitzen ahal duzuela. Bestenaz, ez duda galdegitea zuen laguntzen eskuratzea, zuen eskubidea da eta!

__

(*) Ordainketa distantziaz egiteko, mementuko https://chequeenergie.gouv.fr/ weborria ez da funtzionala.