Energia-txekea eta ezohiko txekeak
Ez ahantz horiek erabiltzea, zure hautagarritasuna egiaztatzea eta laguntza eskatzea!
Energiaren prezioak igo direnez, Frantziako gobernuak energia-fakturak ordaintzeko laguntzak ematen ditu.
2022ko energia-txekea
Kasu! 2022an energia-txeke bat eskuratu bazenuen eta oraindik erabili ez baduzu, igor iezaguzu 2023ko martxoaren 31 aitzin.
📍 ENARGIA - 314 Larre Lore karrika, 64310 Azkaine
2022ko ezohiko txekeak
Urteko energia-txekeaz gain, badira ezohiko bi txeke: Fioul (fuel-olioa) eta Bois (egurra). Zure hautagarritasuna egiazta ezazu lehenbailehen. Ondotik, laguntza eska ezazu.
2023ko energia-txekea
2023ko kanpaina apirilaren bukaeran hasiko da. Gure departamenduan energia-txekeak bidaltzeko egutegiaren berri emanen dizugu.
__
*Mementuko ezin dituzue desmartxa horiek linean egin (https://chequeenergie.gouv.fr/)*