Gela bakoitzeko tenperatura egokiena
Berokuntza energia-kontsumo osoaren % 60 da (baina % 70 edo % 75era ere hel daiteke). Funtsezkoa da tenperaturak gelen arabera egokitzea.
Horrek energia gutiago kontsumitzen lagunduko dizu, bizi erosotasuna mantenduz.
Beraz, nola hauta gela bakoitzeko tenperatura? 💡
Egongelak: 19 °C
Tenperatura 19 °C-tan ezarri egunean zehar okupatutako geletan, eta 17 °C-tan gauez eta egunez guti okupatutako geletan. Piezen tenperatura erraz egokitzeko, instala erregulazio bat eta programazio bat berokuntzan
(iturri termostatikoak, giro-termostatoa, kanpoko zunda...).
👉 Gradu bakoitzak balio du!
Berokuntza 1 °C-ez apalduta, % 7z apaltzen da energia-kontsumoa, eta alderantziz. Urtebetean, beraz, lor daitekeen energia-ekonomia ez da gutiestekoa, bai zure diru ahaletarako, bai planetarako.
Logela: 17 °C
Logeletan, ADEMEk (trantsizio ekologikoaren aldeko agentziak) gomendatutako tenperatura 17 °C-koa da. Tenperatura honekin eta lumatxa on batekin, segur izan ongi lo eginen duzula!
Ñiñien logeletan, aldiz, tenperaturak handiagoa izan behar du, 18 °C eta 20 °C-en artean.
Bainugela: 17-22 °C
Erabileraren arabera tenperatura desberdinak behar diren gela honetan, hauta 22 °C bainugela erabiltzen duzularik eta 17 °C gainerateko denboran, komunetan bezala.
👉 Aireztatzea eta kanpoko leihoak hestea
Ohidura zinez osasungarria da gelak egunero 10 eta 15 minuturen artean aireztatzea. Oso energia guti xahuarazten du eta hezetasuna kanporatzeko bidea ematen du.
Kasu! Aireztatzean, gelan dauden berogailuak itzali behar dira!
Bestalde, kanpoko leihoak eta erridauak hesteak bero-galtzeak mugatzen ditu.
👉 Funtsezkoa da bizitegia ongi isolatzea
Energia-galerak % 30era hel daitezke urtean, eta gehiago ere arras gaizki isolatuak diren bizitegietan. Isolatze-lanak garestiak izan daitezke, baina etorkizunerako inbestimendu onak dira. Dirulaguntzei buruzko argibideak galdegin ditzakezu.*
Geletako ateak ere isola itzazu, ateen behealdeak tapatuz!
(*) Bizitegiaren energia-arraberritzeari eta horretarako dirulaguntzei buruzko aholku eta argibide objektiboak behar dituzu? Urririk den zerbitzua, jar zaitez harremanetan Ipar Euskal Herriko Espace conseil France Rénov’-ekin: 05 59 46 31 60 edo france-renov.paysbasque@soliha.fr
Beste aholku batzuk...
- Udan, ezinbestekoa bada, hobe da haizagailua lehenestea aire girogailua baino.
- Hozbera zara neguan? Tenperatura igo baino lehen, jantz trikota edo ezar estalkia!
__
Gelaz gela aurkezketuak diren truko guziak atseman itzazue energia neurritasunerako gildaliburu praktikoan.