cl3stm0mz07p6fjr89i9ij9xq-sdb

Neurritasun ohidura errazak bainugelan!

2022-05-30

Bainugelan denbora guti pasatzen dugu. Alta, gure bizitegietan energia gehien kontsumitzen duen bigarren lekua da, berokuntzaren ondotik.

Ur beroari loturiko energia gutiago kontsumitzeko molderik hoberena da nork bere kontsumoa optimizatzea. Horretarako, ohidura erraz eta eraginkorrak har daitezke. Irakurri gure aholkuak, aldi berean kontsumoa murriztu, erosotasuna mantendu eta ekonomiak egiteko!


8 ohidura erraz har ditzaket ene kontsumoa murrizteko


1️⃣ Dutxulu nahastekariak posizio hotzenean uzten ditut. Izan ere, askotan, ur beroa iritsi baino lehen gure ekintza bururatua dugu.

2️⃣ Zenbait ekintzatarako ur hotza lehenesten dut; adibidez, eskuak garbitzeko.

3️⃣ Dutxuluetan eta dutxan dutxulu termostatiko bana ezartzen dut, tenperatura aitzinetik zehazteko.

4️⃣ Bainuak baino, dutxa laburrak lehenesten ditut. Horrela, ur gutiago kontsumitzen dut, eta, beraz, ur gutiago berotzen! 5 minutuko edo gutiagoko dutxak hartzean, 2-4 aldiz ur gutiago kontsumitzen dut.

> Laguntzeko, dutxako harea ordulari bat erabiltzen dut edo iraupen jakineko kantu bat entzuten dut; horrela, dutxaren pean kantatzen ahalko dut, gainera!

5️⃣ Dutxako ura mozten dut xaboiz garbitzen naizelarik.

6️⃣ Oihal berogailua erabiltzen badut, ez du denbora guzian pizturik egon behar. Gehienez ere dutxa baino 30 minutu lehenago piztu dezaket, eta dutxaren ondotik berehala itzali.

7️⃣ Ur berogailua 55 °C eta 60 °C-ren artean ezartzen dut, eta 3 urtetik behin kaltzioa kentzen diot.

8️⃣ Luzaz etxetik kanpo egonez gero, ur berogailua itzal dezaket.

 

💧 Ur kontsumoa murrizteko aholku osagarriak:

  • Dutxuluetan eta dutxa buruetan ur-aurrezkailuak (ur-aurrezkailuak ere deitzen zaie) ezartzen ditut.
  • Dutxako ura berreskuratzen dut tenperatura egokira heldu arte isuri ura garbiontzi batean biltzen dut. Gero, ur hori berriz erabiliko dut, adibidez, komuneko turrustarako edo landareak ureztatzeko.
  • Emari bikoitzeko komuneko turrusta ezartzen dut.

 

💡 Beste etxetresna elektriko batzuk baditut bainugelan, hala nola jantzi garbigailua eta idorgailua:

  • Jantzi garbigailua betea delarik abiarazten ditut, ahalaz modu ekologikoan edo tenperatura apalean.
  • Kontsumo apaleko orduetan programatzen ditut tresnak, hori egiteko aukera badut.
  • Ahalaz tresnatik kanpo idortzen ditut jantziak, idorgailua erabili gabe.
  • Bestela, jantziak aski urgabetuak direlarik sartzen ditut idorgailuan, idortze denbora ahal bezainbat laburtzeko.
  • Makinei kaltzioa kentzen diet eta haien irazkiak garbitzen ditut.


__
Gelaz gela aurkezketuak diren truko guziak atseman itzazue energia neurritasunerako gildaliburu praktikoan.

Gidaliburua jausten dut >