Neurritasun ohidura errazak sukaldean!
Sukaldean, jaki goxoak prestatzeko gelan, ohidura erraz eta eraginkorrak har daitezke. Irakurri gure aholkuak, aldi berean kontsumoa murriztu, erosotasuna mantendu eta ekonomiak egiteko!
10 ohidura erraz har ditzaket ene kontsumoa murrizteko
1️⃣ Kazolak eta zartaginak estaltzen ditut, kozinatzen dudana fiteago bero dadin. Horrez gain, plaken tamainaren araberako kazolak eta zartaginak erabiltzen ditut, berotasuna gal ez dadin.
2️⃣ Sua edo plakak itzaltzen ditut jakien egostea edo erretzea bururatu baino zenbait minutu lehenago, eta gelditzen den berotasunaz baliatzen naiz.
3️⃣ Kazolaren ordez ur-irakingailua erabiltzen dut ura irakiteko.
4️⃣ Ene edari beroetarako, egosi beharreko ur kopurua neurtzen dut eta tresna itzaltzen dut ura beroegia izan baino lehen.
5️⃣ Labeko atea ahal bezain guti irekitzen dut. Izan ere, berotasuna galduz gero, energia gehiago xahutzen da labearen tenperatura berriz igotzeko.
6️⃣ Beha egoten naiz jakia hotza izan dadin hozkailuan sartu baino lehen.
7️⃣ Ene apairuak aitzinetik pentsatzen ditut eta jakia hozkailuan desizozten uzten dut. Bestenaz, labearen ordez mikrouhina erabiltzen dut jakiak desizozteko eta berotzeko.
8️⃣ Eskuak ur hotzarekin garbitzen ditut. Izan ere, eskuak garbitzeko denbora laburragoa da urak berotzeko behar duen denborari konparatuz.
9️⃣ Erosketak hozkailuan sartu baino lehen, haien gainestalkiak kentzen ditut. Izan ere, gainestalkiek janaria hotzetik isolatzeko joera dutenez, haiek kenduz gero ez da hozteko hainbeste kontsumituko.
🔟 Ez dut hozkailuaren atea gehiegi irekitzen. Izan ere, horrek energia-kontsumoa emendatzen du eta elikagaiak erabiltzeko epemuga laburtzen du.
Gainera: Erabiltzen ez ditudan tresnak deslotzen ditut!
10 ohidura erraz har ditzaket ene tresnen erabilpena optimizatzeko
1️⃣ Ene hormagailua betetzen dut: leku gutiago, kontsumo gutiago.
2️⃣ Ene hormagailuaren tenperatura -18 °C-tan eta ene hozkailuaren tenperatura 4 °C-tan ezartzen ditut. Keinu garrantzitsua da, gradu bat gutiagok tresnaren kontsumoa % 5ez emendatzen baitu.
3️⃣ Izotz geruza loditu orduko, tresna "hotzak" desizozten ditut.
4️⃣ Tresna "hotzak" berotasun iturrietatik urrun eta paretatik 5 cm-ra ezartzen ditut.
5️⃣ Baxera ikuzgailua eta arropa garbigailua beteak direlarik abiarazten ditut, ahalaz modu ekologikoan edo tenperatura apalean.
6️⃣ Kontsumo apaleko orduetan programatzen ditut tresnak, hori egiteko aukera baldin badut.
7️⃣ Ahalaz arropak aire librean idortzen ditut, arropa idorgailua erabili gabe.
8️⃣ Hozkailuaren atzeko sarea eta aireztapen mekaniko kontrolatuaren (VMC) sareak erregularki garbitzen ditut.
9️⃣ Makinei kaltzioa kentzen diet eta haien irazkiak garbitzen ditut.
🔟 Pirolisi-labe baten garbitzea programatzen dut jaki bat erre ondoan, eta metatu den berotasunaz baliatzen naiz.
Gainera: Energia kontsumo xuhurreko tresnak eta ene beharren araberako izaria duten tresnak hautatzen ditut.
Eta ez da hori bakarrik... beste neurritasun ohidura batzuk ere har daitezke sukaldean!
💧 Ura
- Dutxuluetan apargailuak (ur-aurrezkailuak ere deitzen zaie) ezartzen ditut.
- Garbiontzi bat erabiltzen dut baxerak egiteko eta ur gutiago xahutzeko.
🥕 Elikagaiak
- Jatorri geografikoari, elikagai-motari, sasoikoak izateari eta ekoizpen-moldeari kasu egiten diet, eta zirkuitu laburrak eta sail arduratsuak sustatzen ditut.
🗑 Hondarkinak
- Behar gabeko janari xahutzeak ahal bezainbat ttipitzen ditut, gainestalkiak saihesten ditut, konposta egiten dut…
🍳 Tresnak
- Ene tresnak ahal bezainbat konpontzen ditut bertze batzuk erosi aitzin. Bestalde, bigarren eskuko tresnen erostea, mailegatzea edo alokatzea lehenesten dut.
__
Gelaz gela aurkezketuak diren truko guziak atseman itzazue energia neurritasunerako gildaliburu praktikoan.